Skip to main content

Ikastolako Berriak

2024-04-23
Morkaiko mendizale elkarteak, Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatzen dituen mendi irteeren baitan, irteera berria proposatzen digu apirilak 28rako: Erlora izango da.
2024-04-22
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek astean zehar Oriora egindako txangoaz gozatu ahal izan dute. Horra bertatik iritsi zaizkigun irudi batzuk.
2024-04-21
Baratzeko lehenengo uzta jasotzeko garaia da, eta LH3-4ko ikasleek zerba jasotzeko aukera izan dute eta LH5-6koek, aldiz, ziazerba. Oraingoz, zerba landarea bertan uztea erabaki da gehiago emango duelako. Ziazerba, aldiz, guztiz jaso dugu astean zehar, hurrengo, uraza landatzeko. Emago dugu landaketa horren berri ere. Aste honetan jangelan gelditzen direnek batutakoa probatzeko aukera izango dute.
2024-04-14
Lagunarte giro ederrean ospatu dugu igande goizean XXIX. J. Gurrutxaga Kros edizioa. Eguzkia eta giro ederra lagun, ikasle, irakasle eta guraso pila bat animatu dira Elgoibarko kaleetan zehar zangoei eragiten. Eskerrik asko korrikan bezala egun guztiko antolaketa aurrera atera zedin bertan izan zareten guztiei. Zorionak!
2024-04-12
Elgoibar Ikastolako lehendakari izandako Juan Jose Araolaza Lahidalga hil da 81 urte zituela. Juan Jose P.M Urruzuno Kooperatibako presidente izan zen Ikastola berriaren eraikuntza garaian. Berari tokatu zitzaion Aubixa martxan jartzea ere. Bere lan handia Ikastola Elgoibarko gurasoen lehen aukera izateko helburuarekin burutu zuen, eta garai hartan egindako lanaren testigantzak gure oroimenean dihardute. Goian bego Juan Jose Araolaza.
2024-04-12
Aste honetan LH5.mailako ikasle taldea Kultur Etxeko Sotoan izan da “Teilatupean” bertso ikuskizun musikatuaz gozatzen, "GU ere bertsotan" programaren barruan. Bertan, Uxue Alberdiren eta Amets Arzallusen bertsoetatik abituta, etxearen irudia ardatz harturik hainbat gai jorratu dituzte Maite Aizpuruak eta Uxue Alkortak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna… Ahozkotasuna landuz ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute ikasleek.
2024-04-12
Azken Batzarra ospatu zenetik 15 urte igaro ostean, VII. Batzarra prestatzen hasita daude ikastolak. Aste honetan izan da helburu horrekin gurean antolatu den lehen eskualdeko bilera, eta bertara deituak ginen Elgoibar Ikastola osatzen dugun familia eta langile oro. Bigarren saioa datorren ostegunean burutuko da.
2024-04-11
Idazleak ikastetxean programaren baitan, Kukuaren kantua liburua irakurri ondoren DBH1eko ikasleak Idoia Garzesekin bildu dira liburuaren inguruan elkarrizketan aritzeko. Hartueman polita izan da ikasle eta egile artean sortu dena, batzuen eta besteen galderei modu ireki eta dibertigarrian erantzun dielarik idazle Lasartearrak.