Skip to main content

ELGOIBAR IKASTOLA

Euskal Inauteriak

2026ko otsailaren 13an

Aurrematrikulazioa: Otsailaren 2tik 13ra

Ate Irekiak: Urtarrilaren 28an, 17:00etan (HH-LH-DBH)

Irudia

PLAN ESTRATEGIKOA

Urtarrilaren 13an eman genion hasiera datozen lau urteetarako plan estrategikoaren sorkuntzari. Proiektuak GURE IPARRA izena du, eta ikastolaren norantza elkarrekin lantzea du helburu.
Irudia

ELGOIBAR IKASTOLAKO DOKUMENTALA IKUSGAI

Abenduaren 10ean, Herriko Antzokian, Elgoibar Ikastolak une berezi eta hunkigarria bizi izan zuen: ikastolari buruz egindako dokumentalaren estreinaldi ofiziala. Ikasle ohiek, familiek, langileek, herriko eragileek eta erakundeetako ordezkariek elkarrekin partekatu genuen emozioz betetako arratsaldea. Orain, dokumentala ikastolaren webgunean ikusgai dago, nahi duen orok lasai ikusi, partekatu eta berriz bizitzeko aukera izan dezan.

Albisteak

Irudia
Irailean martxan jarri dugun Zirku Tailerra aurkezten dizuegu. Jolasaren bidez, haurrek malabareak, orekak, akrobaziak eta aire akrobaziak lantzen dituzte, modu seguruan eta adinera egokituta.
Irudia
DBH 3. mailako ikasleek Liburu Ibiltaria dinamikan parte hartu dute ikasturte honetan ere, sormena eta elkarlana ardatz dituen egitasmo batean.
Irudia
DBH 4. mailako ikasleek ikasbidaia finantzatzeko saldutako errifen zozketaren emaitzak argitaratu dira. Jarraian, zenbaki irabazleak ikus ditzakezue.
Irudia
Urtarrilak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Intxorta.
Irudia
LH 6. mailako ikasleek Maitane Ormazabal adituaren hitzaldian parte hartu dute, ikasleen gaitasun digitala eta emozionala lantzea helburu izan duen saioan. Jardueraren bidez, pantailek eguneroko bizitzan eta, bereziki, osasunean duten eraginaren inguruan hausnartzeko aukera izan dute.
Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!

MULTIMEDIA ATALA

 

 

 
HH_multimedia

Haur Hezkuntzako txokoa

HH etapako multimedia materiala

 
LH_multimedia

Lehen Hezkuntzako txokoa

LH etapako multimedia materiala

 
DBH_multimedia_ona

Bigarren Hezkuntzako txokoa

DBHko multimedia materiala