Skip to main content

Idoia Garcés idazlea ikastolan

2024/04/11

Idazleak ikastetxean programaren baitan, Kukuaren kantua liburua irakurri ondoren DBH1eko ikasleak Idoia Garzesekin bildu dira liburuaren inguruan elkarrizketan aritzeko. Hartueman polita izan da ikasle eta egile artean sortu dena, batzuen eta besteen galderei modu ireki eta dibertigarrian erantzun dielarik idazle Lasartearrak. Idoia Garzesek bere azken lana, Dei galdu bat eleberria oparitu die ikasleei. Badute hirugarren hiruhilekoan zer irakurri, beraz. Irudian, egileak egindako Kukuaren kantua liburuaren sinadura.

idoia garces

Azken albisteak

2024-05-18
Larunbat goizean ikastolako postuak prest izan dira lehen ordutik Elgoibarko III. Zientzia Azoka egunari gure ikutua emateko. Gure ikasleen proiektuak kalera atera ditugu herriak ikus ditzan. Zorionak zientzialari gazteei!
2024-05-17
Maiatzaren 23an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean aurkezpen-bilera egingo zaie DBHko familiei Hedatze proiektua azaltzeko. Bilera amaitu ondoren, bozketa prozesua zabalduko da eta maiatzaren 29ra arte bozkatu ahal izango da. Informazio gehiago barruan ikus dezakezue.
2024-05-17
Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Hemen dituzue ikusgai gure lanak! Irabazlea aukeratzeko prozesuan ikustaldi gehien dituen bideoa aintzat hartuko da!
2024-05-16
Ikastolako eta Euskal Herriko Confint bilerak (Agenda 30etik bideraturiko Nazioarteko Gazteen Konferentzia) izan ditugu maiatzean. Energia gaiaren inguruko gogoetak partekatu dira bertan, datorren urteko Estatuko ordezkariak aukeratzeko bozkaketa prozesuari hasiera emateaz gain. Irudian, Busturiara joandako gure ordezkaritza.