Skip to main content

XXIX. J. Gurrutxaga Kros egunaren aldaketa

2024/02/29

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunaren apirilaren 21erako iragarpena dela medio, Elgoibar Ikastolak antolatzen duen J. Gurrutxaga Krosa, egun bererako iragarrita zegoena, dataz aldatu beharrean ikusi gara. Hori dela eta, XXIX. J. Gurrutxaga Krosa apirilaren 14an izango dela aurreratzen dizuegu. Krosa antolatzen duen Batzordeak barkamenak eskatu nahi ditu data-aldaketak sor ditzakeen eragozpenengatik, eta egun berrirako hitzorduan elkar ikusteko gonbidapena egiten digularik.

krosa

Azken albisteak

2024-05-03
Maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu dugu elkarlanean Elgoibar Ikastolak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Izena emateko: Elgoibar Ikastolan, Elgoibarko Izarran edo on-line, maiatzaren 7a baino lehen. https://labur.eus/HerriUrratseraElgoibartik
2024-05-03
Aurreko astean LH3 ko ikasleak Lingolang proiektuan parte hartu zuten. Proiektu honen helburua gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakustea da, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure ikastola, kale eta auzoetan. Honez gain, jatorri desberdineko gelako guraso batzuek beraien kulturaren nondik norakoak ikasleekin partekatu zituzten.
2024-05-03
Irakurzaletasuna sustatzeko Galtzagorriren irakasleentzako lantegiak egitasmoaren baitan, Mireia Delgado izan dugu astean ikastolan, DBHko irakasleekin hartuemanean. Proiektu honen helburua gure ikasleengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea izanik, gida interesgarria erakusteaz bat irakurketa desberdinak egiteko moduak partekatu zizkigun Mireiak. Hainbat izenburu aurkeztu zizkigun, gehienak argitaratu berriak eta genero desberdinetakoak, nazioarteko hitzik gabeko ale bat tartean. Esperientzia polita bizi genuena!
2024-04-29
Morkaikok Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolaturiko mendi irteeren ikasturteko azken txangoa izan zen igandean. Apirileko mendi irteera hori Euskal Mendi Federazioak antolatu duen “100 urte 100 mendi” jardueraren barruan burutu da. Ekimena osatzeko Elgoibartarrok Erlo mendia igo genuen.