Skip to main content

Santa eskeko koplak entzun ziren Elgoibar osoan Santa Ageda egunean

2024/02/05

LH1 eta LH2 mailakoak Gabriel Krutzelaegi, Maala, Toletxe eta Artetxe kaleetan izan ziren bezala, Urazandi, Jausoro, Kalegoen Plaza eta Kalebarrenen izan ziren LH3 eta LH4koak, eta, azkenik, nagusienak Gabriel Kritzelaegi, Basarte, Erretsundi, Arregitorre eta San Roken aritu ziren kopla-kantuan. 

Hona Ikastolak ateratako bideoa egun horren inguruan.

Santa eskea

Azken albisteak

2024-05-03
Maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu dugu elkarlanean Elgoibar Ikastolak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Izena emateko: Elgoibar Ikastolan, Elgoibarko Izarran edo on-line, maiatzaren 7a baino lehen. https://labur.eus/HerriUrratseraElgoibartik
2024-05-03
Aurreko astean LH3 ko ikasleak Lingolang proiektuan parte hartu zuten. Proiektu honen helburua gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakustea da, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure ikastola, kale eta auzoetan. Honez gain, jatorri desberdineko gelako guraso batzuek beraien kulturaren nondik norakoak ikasleekin partekatu zituzten.
2024-05-03
Irakurzaletasuna sustatzeko Galtzagorriren irakasleentzako lantegiak egitasmoaren baitan, Mireia Delgado izan dugu astean ikastolan, DBHko irakasleekin hartuemanean. Proiektu honen helburua gure ikasleengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea izanik, gida interesgarria erakusteaz bat irakurketa desberdinak egiteko moduak partekatu zizkigun Mireiak. Hainbat izenburu aurkeztu zizkigun, gehienak argitaratu berriak eta genero desberdinetakoak, nazioarteko hitzik gabeko ale bat tartean. Esperientzia polita bizi genuena!
2024-04-29
Morkaikok Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolaturiko mendi irteeren ikasturteko azken txangoa izan zen igandean. Apirileko mendi irteera hori Euskal Mendi Federazioak antolatu duen “100 urte 100 mendi” jardueraren barruan burutu da. Ekimena osatzeko Elgoibartarrok Erlo mendia igo genuen.