Skip to main content

Laboral Kutxa Euskadi Fundazioko txirrindularien bisita jaso dugu

2023/10/30

 

 

Laboralkutxa

Gaurko egunean, Elgoibar Ikastolara Laboral Kutxa Euskadi fundazio taldeko neska txirrindulariak bertaratu dira. Emakumeen kirola eta txirrindularitza indartzeko helbururarekin Ane Santesteban eta Idoia Eraso txirrindularien eta Aitor Galdos managerraren presentziaz gozatzeko aukera izan dute LH 5 eta 6ko ikasleek.

laboralkutxatalde

Azken albisteak

2024-05-06
Herritar eta ikasleen kontsumo ohiturak aldatzeko asmoz jarraitzen dugu herriko hezkuntza zentruok, horregatik geletan landutako esku-orri eta pegatina hauek ere herriko hainbat eraikinetan ikusiko dituzue barra barra. Denon artean lor dezakegu!!, Energia kontsumoa murriztu eta gure planeta zaindu!!!
2024-05-03
Maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu dugu elkarlanean Elgoibar Ikastolak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Izena emateko: Elgoibar Ikastolan, Elgoibarko Izarran edo on-line, maiatzaren 7a baino lehen. https://labur.eus/HerriUrratseraElgoibartik
2024-05-03
Aurreko astean LH3 ko ikasleak Lingolang proiektuan parte hartu zuten. Proiektu honen helburua gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakustea da, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure ikastola, kale eta auzoetan. Honez gain, jatorri desberdineko gelako guraso batzuek beraien kulturaren nondik norakoak ikasleekin partekatu zituzten.
2024-05-03
Irakurzaletasuna sustatzeko Galtzagorriren irakasleentzako lantegiak egitasmoaren baitan, Mireia Delgado izan dugu astean ikastolan, DBHko irakasleekin hartuemanean. Proiektu honen helburua gure ikasleengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea izanik, gida interesgarria erakusteaz bat irakurketa desberdinak egiteko moduak partekatu zizkigun Mireiak. Hainbat izenburu aurkeztu zizkigun, gehienak argitaratu berriak eta genero desberdinetakoak, nazioarteko hitzik gabeko ale bat tartean. Esperientzia polita bizi genuena!