Skip to main content

XXIX. J. Gurrutxaga Kros egunaren aldaketa

2024/02/29

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunaren apirilaren 21erako iragarpena dela medio, Elgoibar Ikastolak antolatzen duen J. Gurrutxaga Krosa, egun bererako iragarrita zegoena, dataz aldatu beharrean ikusi gara. Hori dela eta, XXIX. J. Gurrutxaga Krosa apirilaren 14an izango dela aurreratzen dizuegu. Krosa antolatzen duen Batzordeak barkamenak eskatu nahi ditu data-aldaketak sor ditzakeen eragozpenengatik, eta egun berrirako hitzorduan elkar ikusteko gonbidapena egiten digularik.

krosa

Azken albisteak

2024-04-26
2023-2024 urtean jaiotako haurren matrikulazio aldia zabalik apirilaren 22tik maiatzaren 10era. Ate irekiak maiatzaren 2an, 17:30ean.
2024-04-25
DBHn hizkuntzak emateko irakaslea behar da ordezkapen bat egiteko. Bigarren hezkuntzako masterra ezinbestekoa da. Ingelesean C1 maila eskatzen da.
2024-04-25
Maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu dugu elkarlanean Elgoibar Ikastolak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Izena emateko: Elgoibar Ikastolan, Elgoibarko Izarran edo on-line, maiatzaren 7a baino lehen. https://labur.eus/HerriUrratseraElgoibartik
2024-04-24
Guztira, 20 ikastetxek parte hartzen dugu Debabarrenean Eskolako Agenda 2030 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei zuzenduak. Aurten Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria gaia landu dugu. Artikulu honek Eskolako Agenda 30 Debabarrenean zertan den azaltzea du helburu.