Skip to main content

Aliziaren burutazio miresgarriak

2023/11/20

LH 4. mailako ikasleak astelehenean eta LH 5ekoak asteartean, Aita Agirre kulturetxeko liburutegian izan dira Galtzagorrik proposatutako eta Lur Kortak dinamizatutako “Aliziaren burutazio miresgarriak” jolas literarioan. Ekintza hau proposamen ludikoa da, eta Lewis Carrollek bere liburuan planteatutako umorearen, hitz-jokoen, abenturaren eta fantasiaren ikuskera bereziak uztartzen ditu.

alizia

Azken albisteak

2024-05-10
Itzulia Women 2024 lasterketaren harira antolatu diren eguneko ekintzetan parte hartu dugu. LH 3-4-5 eta 6. mailako ikasleentzat ekintza desberdinak antolatu dira, hala nola, Dantza Urbanoa, Herri Kirolak eta jolasa. Ekintza hauek Kalegoen plazan eta Leku Eder inguruan izan dira. DBH 1 eta 2koentzat ere antolatu da ekintza.
2024-05-10
Zientzia Azokaren helburua zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen diren proiektuak herriari erakustea izanik, dagoeneko azken ukituak ematen ari gara gure proiektuei datorren ostiralean 11:00etatik 14:00etara ospatuko den erakusleiho erraldoirako.
2024-05-09
'Euskararen Baloia' ren laugarren edizioko irabazleak aukeratu dira eta beraien artean dira gure LH 3. mailako ikasleak. Haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko SD Eibar Fundazioak antoladu duen ekintza honetan, Ermua, Elgoibar eta Eibarko hamar ikastetxeen artean gurea aukeratu dute saridun. Zorionak!!!
2024-05-08
Baratzean, LH 5. eta 6.mailako ikasleen bankalean, 23 letxuga landatu dira joan den astelehen honetan, maiatzaren 6an. Jose David Sandoval eta Olaia Castro ibili dira landatze lanak burutzen, Nekane Altube laguntzaile zutela.