Eskola-jardueraren etena

Martxoak 18ko albistea

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak bidalitako azken jakinarazpenaren arabera, gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela jakinatazi zaio hezkuntza komunitate guztiari.

 

Ikastolak martxan jarraitzen du

Zuzendaritza taldea eta gainerako profesionalak datozen egun hauetako jarduna antolatzen ari da. Ondorioz, familien ezagutzan jartzen dugu kezka eta beharrak erantzun ahal izateko nahiz ikasleekin aritzeko ordutegia finkatu dugula. 

Gororatu gurasoen kezka eta beharrak erantzun ahal izateko goizeko 9:00etatik 11:00ak bitartean ikasle zein tutore guztiak eskuragarri izango direla kanal telematikoen bitartez. Ordutegi hori bera zein adostutako besteren bat ere balia daiteke ikasleen lanen jarraipenean laguntzeko. 

Era berean, gogoratzen zaizue Ikastolak lanean jarraitzen duela eta argibide, aukera eta bitarteko gehigarriak sortzen diren neurrian familien esku jartzen joango garela.

 

Familiei oharra

Egoera berri eta aldakor honetan familiekin komunikazio eta harreman bideak zabaltzen jarraitzen dugu. Martxoaren 12tik hona sortu den egoerak berrantolaketa bat eskatu digu eta ikasle guztien ikaskuntza prozesuan ahalik eta erantzun eraginkorrena emate aldera plangintza bat sortzen gabiltza.

Jakin badakigu familiei etxera bidaltzen ditugun lanetan sortzen ari zaien kezka, zalantza eta ardurak tutorearekin edota arloko irakaslearekin partekatzen ari direla. Egoera berri eta ezezagun honetan elkarlanean aritzea ezinbestekoa da eta asko eskertzen dizuegu zuen kolaborazioa. Gogoratu nahi dizuegu, gainera, azpiegitura aldetik Ikastola erantzun egoki bat emateko prest aurkitzen dela.

Hezkuntza sailetik emandako gomendioa beteaz zuen seme-alaben lan errutinak eta ohiturak mantentzen direla ziurtatzeko laguntzarekin jarraitzea eskatu nahi dizuegu, elkarren arteko lankidetzan egoerari aurre egin diezaiogun.

Ikastolen Elkarteko komunikatua

Jose Luis Sukia EHI-ko Zuzendaria EITBn izan da. Bertan adierazi duenez “ikasturtea ez dago galduta, gure ikasleak lanean ari dira etxetik”, informazioa eitb.eus.

 

Fitxategia: