MENDI IRTEERA

MENDI IRTEERA

Abenduak 16rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako guraso elkarteekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia-Zarautz. Oraingoan kosta aldera joango gara. Goizeko 9:20ko trena hartu eta Zumaiara joango gara. Handik ekingo diogu gure ibilbideari. Santiago hondartzaren ondotik Getari-Zarautz aldera joko dugu. Eguneko aldaparik handienak hasieran izango ditugu. Kantauri itsasoa pare-parean dugularik, ibilibide guzia mahasti artean burutuko dugu. Igande goiz pasa eder bat egiteko ibilbide lasaia da. Ibilbidea luzea izan arren ez da zaila. Lasai-lasai egiteko modukoa. Bazkal ordurako Elgoibarrera trenez itzuliko gara.

Informazioa:

- Luzera:+/- 9Km

- Desnibela: +/- 350 m

- Irteera: 9:20 Tren geltokian

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen-ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. 

Animatu zaitezte!!

 

 

Etiketak: 
Fitxategia: