MENDI IRTEERA

MENDI IRTEERA

Martxoak 11rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako guraso elkarteekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Intxorta. 

Oraingoan Elgeta aldera  joango gara. Gure mendi ibilbidea Elgetatik hurbil dagoen San Asensio gaineko parkinetik abiatuko da eta lasai-lasai, Intxorta aldera joko dugu.

Intxortan, guda zibilean borroka gogorrak egon ziren. Bidean zehar lubaki, trintxera eta gudako babes ugari ikusiko ditugu. Pinadi eta pagadi artean doan bideak Intxorta gainean utziko gaitu. Intxortak Bizkaia eta Gipuzkoako  bista ederrak ditu. Benetan, eguraldiak lagun, bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Indar berritu ondoren, San Asensiora bueltako gara bazkaltzera etxera bueltatzeko.

Informazioa:

Luzera:+/- 6Km

Desnibela: +/- 350 m

Irteera: 9:30 Mintxetako aparkalekutik

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezin ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela. Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

Animatu zaitezte!!

 

Etiketak: