Pasar al contenido principal

Ikastola eredua Lege berriaren aurrean

Euskal Herriko Ikastoletako Zuzendari eta ordezkari desberdin guztiak bildu ginen Gasteizen pasa den ostiralean. Bertan, aurreko asteetan Eskualdeko lurralde batzarretan eta Ficobako azken bileran bezalaxe, Hezkuntza legearen zirriborroaren inguruan Ikastolen Elkarteak daukan ikuspegia izan genuen hizpide. 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berri bat izango dugu laster, eta horri begira itxaropenak bezala, zalantza eta kezkak sortu baitira. Elkarlanean jardutea eta gaiak perspektibarekin begiratzea eta aztertzea izan da, gaurdaino, ikastolok hartutako jarrera. Azkeneko Hezkuntza Legea, erkidego honetan, 1993koa dugu, eta logikoa da pentsatzea hurrengoak ere urteak iraungo dituela. Beraz, burua hotz mantentzeko unea da, helburuak markatu eta horiek lortzeko hezkuntza sisteman non eta nola eragin behar dugun eztabaidatu eta erabakitzeko unea.