Orientazio Departamentua

SARRERA

Hezkuntza Orientazioa:

Gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona lortzeko darabilgun bitartekoa da.

Orientazio Departamentua:

Orientazio Departamentua  Orientatzailea  eta Hezkuntza Premia Bereziko hiru irakaslez osatua dago.

  • Helburua nagusia

Orientazio Departamentuak  ikasleekin, familiekin, irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, kanpoko profesionalekin, nahiz herri elkarte eta zerbitzuekin elkarlanean ari da. Hau horrela, orientazioa, akademikoa, profesionala eta pertsonala izatetik, eskolaz kanpokoa, erakunde eremukoa edo soziokulturala izatera ere iritsi da.

  • Zeregin Nagusia:

Aniztasunari erantzutea da. Hau da, ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko egon daitezkeen neurri multzoa aintzat hartu, oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko.

IRAKASLEEKIN

-Tutore zein irakasleei ikasleei erantzun egokiena eman ahal izateko aholkuak  eman.

-Hiruhileko bakoitzean orientazio departamendua tutore guztiekin bildu  ikasleen jarraipena egiteko.

-Hiruhilabetero ebaluazio saioetan irakasle taldea, ikasketa burua eta Orientazio Departamentuko kideek ikaslearen garapena (akademikoa eta pertsonala) jarraitu eta kasuan kasuko, aurrera eraman daitezkeen neurriak proposatu eta egokienak adostu.

Currikulum Egokitzapen Norbanakoa (CEN), Hezkuntza Indartze Banakako Neurriak (HIBN) , Barneko Egokitzapenak,…egiten lagundu
Kanpoko erakundeekin ( Berritzegune , Ongizate Saila,  Osasun Zerbitzuak, Logopeda, ASPACE, ARANSGI, IBT, Ikastolen elkartea…) koordinazioa mantendu..

IKASLEEKIN

Eskuhartzeak:

- Gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona lortu.

- Orientazio Departamentuaren zereginak bizikidetza arazoak tratatu eta horiei aurre hartu, etorri berrien  integrazioa bultzatu, ikasleen errendimenduaren jarraipena egin eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei erantzuna eskeini.

Orientazio akademikoa/ profesionala:

- DBH 4.mailan orientazio akademikoa eta irtenbide desberdinen aholkua ematen.

- Orientazio Departamentua eta Irakasle taldearen helburua ikasleei egin beharreko ikasketa edo lanbide motari buruzko erabaki egokia hartzen lagundu..

- Hezkuntza orientazioa, beraz, zeregin eragingarri eta beharrezko gisa agertzen da gazteak dagokien profilari egokitutako formaziora bideratzeko garaian.

FAMILIEKIN

Ikasle, irakasle eta familiekin egiten den orientazioa, Hezkuntza Komunitate osoaren ardura bezala ulertzen da, bakoitzak bere esparruan ardura ezberdinak dituelarik. Honen helburu nagusia  ikaslearen ikaste prozesua orientatzea, laguntzea eta babestea da. Orientazio Departamentuaren eginbeharra ikasleen familiekin lankidetza, elkarlana bultzatu etaaholkularitza eskaintzea da.