Skip to main content

Steam sare: ikastetxeak eta enpresak elkartuta

 

Elgoibar Ikastola STEAM Sare barruan kokatu da Steam ikastola gisa. Steam Sare sareak bigarren hezkuntzako ikastetxeak eta eragile sozioekonomikoak (enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta STEM profesionalak dituzten beste erakunde batzuk) biltzen ditu, honako zeregin hauetan elkarlanean aritzeko:

 

1.

Gazteei STEM gaien eta lanbideen inguruko irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea.

2.

STEM arloan bokazio eta aspirazio profesionalak piztea, ikasle neskei arreta berezia eskainita.

 

Nola garatzen da?

 

1.

Hezkuntzako curriculuma aberastuta eta irakasleei STEM gaiei benetako testuingurua emateko laguntza emanda.

2.

STEM lanbideen errealitatea eta lanbide horietako profesionalen aniztasuna erakutsita.

3.

STEM profesionalak eta irakasgai zientifikoetako irakasleak elkarlanean jarrita.

4.

Ikastetxeetako beharretatik abiatuta jarduerak garatuta; hau da, ikastetxe baten eskaritik abiatuta, eta ez enpresaren eskaintzatik.

5.

Bost bideratzailek dinamizatzen dute, enpresei eta ikastetxeei bidean lagun eginez.