Skip to main content

Gu ikastola, zu?

2023/02/09
bideoa_1

Azken albisteak

2024-03-22
Gaur ospatu da ohikoa bihurtu den Eskolarteko BertsoLlehiaketako saioa Ikastolan. Bertan izan dira, gure ikasleekin batera, Herri Eskolako eta hurbileko herritako hainbat bertsolari gazte ere. Idatzizko saioaren ondoren, zuzeneko emanaldiarekin gozatu ahal izan dute guztiek, Oihana Arana, Aner Peritz eta Urko Arregi bertsolarien saioarekin ederki gozatuz.
2024-03-21
Aste honetan eskolarteko foroa izan dugu. Bertan, Herri Eskola, Institutu eta Elgoibar Ikastolako Agenda 30eko arduradunak bildu dira Energia gutxiago kontsumitzeko kanpaina martxan jartzeko azkenengo erabakiak hartzen. Laster egongo dira ikasleek egindako lanak elgoibartarrentzat ikusgai.
2024-03-20
Iritsi da Korrika gurera, eta Ikastola osatzen dugun kideen eskuetatik igaro da lekukoa, arian arian euskara aurrerago eramanez. Herri harro bat, Ikastola harro bat!
2024-03-20
Lehen Hezkuntzako 4. mailako taldea Arotz Enean izan da bi egunetako irteera pedagogikoan. Haibat saio eta bizipen aberats , bertan bizi izan dituztenak. Besteak beste, korrika txikia antolatu zuten bertan. Hona handik iritsi zaizkigun argazkiak eta bideo muntaiak.