GIPUZKOAKO FINALAK

 
 
Aurreko asteburuan, ekainaren 7 eta 8 an, Gipuzkoako eskolarteko eskubaloi txapelketako finalak jolastu ziren. Larunbatean Ikastola 6B neskak finalerdietara iristea lortu  zuten, bertan Urnietaren aurka galdu zutelarik. Egun berean, Ikastola 6B mutilek Ormaiztegiko taldearen aurka jolastu zuten, eta finalera sailkatzea lortu zuten. Igandean, finala jolastu zuten Tolosako taldearen aurka, baina ez zuten garaipena lortu, horrela azpitxapeldun gelditu zirelarik.
 
Bestalde, saskibaloian Ikastola 6Ak Gipuzkoako eskolarteko txapelketara sailkatzea lortu zuten, hauek ere finalerdietara iritsiz.
 
Zorionak guztiei egin duten lan bikainagatik!"
 
 
Etiketak: