Kosmodisea

Kosmodisea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimena da. Pertsona ekintzailea izateko balioak eta trebetasunak bultzatzen ditu, betiere, talde-lanaz baliaturik eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) desberdinak erabiliz. Aurtengo edizioan Elgoibar Ikastolako lau taldek hartu dute parte ekimenean, LH5 eta DBH3ko ikasleek, hain zuzen ere. Eta, hona hemen lortutako emaitzak. 

  • LMH5tik Kosmogalaxy taldea: 6. postua
  • LMH5tik Kosmoplanet taldea: 8. postua
  • DBH3tik Natzotzipotatzo taldea: 1. postua
  • DBH3tik Euskal Lemingak taldea: 6. postua

 Joan den maiatzaren 9an Donostiako Kursaal aretoan egin zen ekitaldian eman zuten aurtengo irabazleen berri.

 

 

 

Etiketak: