Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Datorren apirilaren 4an Elgoibar Ikastolan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketari dagokion kanporaketa egingo da. Ekimen hau Euskal Herriko Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu du ikastolak. Arratsaldeko 15:00etan hasiko da idatzizko proba eta 16:30etik aurrera bat-bateko saioak izango dira.

Etiketak: