AHOTSAK.COM

Aurreko abenduan Elgoibarko ahotsak ekitaldia antolatu zen Elgoibarren. Ahotsak.com Badihardugu Elkarteak bideratutako ekimena da eta ahozko ondarea biltzea du helburu nagusi. Hala ere, jasota duten ondarearen zabalkundea egin nahi dute eta hezkuntzara ere iritsi dira.

Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek, Gure ahozko literatura unitatearen barruan,  ipuin tradizionalak Elgoibarko hizkerara ekarri eta ikasle txikienei kontatzen dizkiete. Badihardugu Elkartekoei ekimen hau interesgarria iruditu zitzaien eta grabaketa bat egiteko eskaera egin digute. Ondoren, grabaketa horiek www.ahotsak.com web gunean jarriko lituzkete. 

     

 

     

 

     

Etiketak: