KIDE UGARIKO FAMILIEN EUSKADIKO FEDERAZIOA

Familia agurgarria,

Datorren Otsailaren 6an, osteguna, zuen herrira, Elgoibar, joango gara, izan ere, zuokin egon nahi dugu 18:30ean.

Badakizuen bezala, Hirukidetik Euskadiko hainbat udalerri bisitatzea erabaki dugu, ondoko helburuarekin:

Elgoibar eta inguruko herriak, elkarte honetako kide zareten kide ugariko familiak, zuek, aurrez aurre ezagutzea.

Zuen tokiko eskaerak, aholkuak eta iradokizunak jakinaraz diezazkiguzuen (deskontuak egiten dituzten dendak, hobariak edo udal laguntzak, ikastetxeetan, etab.).

Hirukidetik egiten duguna zehazteko, hala nola zein zerbitzu eskaintzen ditugun eta bazkide zareten heinean zein abantaila dituzuen.

Bazkide egin daitezkeen familia gehiago ezagutzeko.

Beraz, bertaratzera animatzen zaituztegu, eta, era berean, eskatzen dizuegu  bazkide ez diren beste kide ugariko familia batzukgonbidatzeko, bertatik bertara ezagut dezaten elkartea.

EGUNA: 2014ko otsailak 6, osteguna

ORDUA: 18:30etik 20:00etara (ordu eta erdi)

LEKUA: Elgoibarko Kultur Etxea. Kalebarren Plaza, 3-2. solairua

OHARRAK:

Zuon seme-alabekin etorri behar duzuen familiontzat haurtzaindegi-zerbitzurako gune bat antolatuko dugu, beraz, eskertuko genizuekeetorriko zareten berrestea.

Hitzaldia bukatutakoan, oparitxo bat izango dugu zuontzat.

(Zalantza edo iradokizunik edukiz gero, posta elektronikoz edo telefonoz

945 25 36 02- erantzun diezagukezue).

Etiketak: