Dispositiboak Konpontzeko Protokoloa

Familiak erositako Chromebook dispositiboa Xenon enpresara bideratzeko, honako pausoak jarraitu beharko dira. (Beti ere familiak erosi duen dispositiboa Acer markakoa bada)

Konponketa hau burutzeko honako informazioa eskuragarri izan behar duzu:

  • Ordenagailuaren serial zenbakia (S/N). Ordenagailuaren azpialdean agertzen den zenbaki/letraz osatutako identifikadorea da (normalean “codigo de barras” azpian agertzen da.
  • Ordenagailuak azaltzen duen arazoa: Zuen seme/alabaren Acer Chromebook dispositiboak duen arazoa garbi izan beharko duzue
  • Xenon enpresarako dela adierazi behar da (Garrantzitsua!!!)
  • Jasotzeko helbidea, kontakturako persona eta telefonoa.

Telefono honetara deitu behar duzu: 938 00 36 65 (Acer enpresako asistentzia telefonoa da).

Telefono horretan informazio guztia eman eta beraiek zehaztutako egun eta orduan transportista bat pasako da dispositiboa jasotzera (kaxa orijinalaren  barruan beharrezko babesarekin sartu Chromebook-a). Konponketa burutzen den bitartean Ikastolak zure seme/alabari beste Chromebook bat utziko dio ikasketa prozesuarekin jarraitzeko.

Hona hemen Xenon enpresaren inzidentzien gestiorako webgune ofiziala:

https://www.xenon.es/portal-web-incidencias/