Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Larunbatean, maiatzaren 2an, Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen. Salbuespenezko egun hauetan elkar zaintzeko premia inoiz baino modu esanguratsuagoan azaldu da, besteen egoera emozionala gure ardura ere badela eta besteak hobeto sentitzeko beti zerbait egin dezakegularen ideiak indar berezia lortuz.  

Konfinamentuak Elgoibar Ikastolak jazarpenaren aurka lan egiteko duen konpromisoan ez du inolaz ere eragin, beraz lerro hauek ere aprobetxatu nahi ditugu ditugu gogorarazteko zuei laguntzeko gaudela. Ez izan inolako zalantzarik horrelako egoeraren bat sufrituz gero dagokizuen tutoreekin harremanetan jartzeko. Leloak dioen moduan, "guztion artean geldiaraz dezagun".   

Animo, elkar zaindu eta laster arte.