Etxetik urdindu mundua

Autismoaren nazioarteko eguna izango da ostegunean eta aurten, COVID-19aren eraginez konfinamendu egoeran gaudela eta, modu berezian ospatzea tokatuko dugu. Aurtengo leloa, honako hau da: "IKASTEKO GAI, LAN EGITEKO GAI" -"Puedo aprender, puedo trabajar" .  

Iaz, ikastola urdinez apaindu eta hainbat mailatan jarduera ezberdinak burutu genituen: ipuinak, leihoak atondu, eskulanak... Aurten, ezingo dugu ez ikastola apaindu, ez eta, taldean jarduerarik egin. Baina, ez daitezela sentsibilizazio keinuak eta jarduerak falta... 

Autismoa zer den azaltzeko eta autismoari buruz informatu, ulertu, hezi eta tolerantzia sustatzeko, hona, bideo interesgarri hau:

https://www.facebook.com/mareaurdina2018/videos/593165624740500/  

Marea Urdina proiektuak, apirilaren 2rako, argazki edo bideo URDIN bat bidaltzeko egitasmoa martxan jarri zuen ostegunean. 

https://www.youtube.com/watch?v=rWIhGojiOmo  

 #EtxetikUrdinduMundua #MareaUrdina

Eskerrik asko!!