Komunikatua

Covid-19 koronabirusak eragindako gertakarien aurrean, Elgoibar Ikastola osatzen dugun komunitate guztiari lasaitasun mezu bat helarazi nahi diogu, baita abian jarritako ekintzen eta egoera ebaluatzeko hartutako beharrezko neurrien berri eman ere.

Ikastolak lanean jarraitzen du ezohiko egoera honek eragindako edozein gertaera zein aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzen. Egoera berriak erantzun berriak eskatzen ditu eta Ikastola prest dago horien aurrean erantzun egoki bat bermatzeko. Ildo horretako aldaketei buruzko edozein informazio Elgoibar Ikastolako komunikazio bide ofizialetik helaraziko da.

Gogoratu ikasleen jarraipenari buruzko gurasoen kezka eta beharrak erantzun ahal izateko goizeko 9:00etatik 11:00ak bitartean irakasle zein tutore guztiak eskuragarri izango direla kanal telematikoen bitartez. Ordutegi hori bera zein adostutako besteren bat ere balia daiteke ikasleen lanen jarraipenean laguntzeko.

 

Ikastolen Elkarteko komunikatua

Jose Luis Sukia EHI-ko Zuzendaria EITBn izan da. Bertan adierazi duenez “ikasturtea ez dago galduta, gure ikasleak lanean ari dira etxetik”, informazioa eitb.eus.

 

Prebentzio-neurriak eta lotura interesgarriak

Komunitate osoari eskatzen zaio gaixotasun horren aurrean agintariek gomendatu dituzten prebentzio-neurriei buruzko jarraibideak betetzea.

Informazio hori guztia, eguneroko berrikuntzekin eguneratua, Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta daiteke.