URREGARAIRA IRTEERA

Otsailak 16rako eta Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen digute: Lekoitzeko portutik Urregarai edo Imotz mendira. Autoz Lekoitzeko portura joango gara. Handik pista jarraituz, Santa Eufemiako Zelaixera joko dugu. Atsedentxo bat hartu ondoren, Urregarai tontorrera igoko gara. Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.

Luzera:+/- 8Km

Desnibel positiboa: +/- 350 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO ME

Etiketak: