HARRERA GUNEAREN AURKEZPENA

Ikastolako espazio berrien aurkezpenekin jarraituz, gune berri baten itxuraldaketarekin gatozkizue; HH2-3 bitartekoen geletarako sarbidea ematen duen Harrera Gunearena, hain zuzen ere. Dakizuen bezala, espazio hau etxetik gelara bitarteko trantsizioa errazteko helburuz sortu da. 

Familiaren eta eskolaren arteko harremana lantzeko estrategia gisa proposatzen dizuegu gune hau eta, horretarako, gure haurrek etxetik eskolara iristerakoan izan dezaketen haustura sentsazioa murrizten laguntzeko asmoarekin diseinatu dugu espazio hau; etxetik eskolarako eta eskolatik etxerako trantsizioa ahalik eta leunen egiteko, alegia.Horrez gain, gure ikastolan familia bera ere ongi etorria dela transmititu nahi dugu espazio honekin.

Hau guztia lortu ahal izateko, denon artean espazio hau goxoa, lasaia eta etxekoa bihurtzeko proposamena luzatzen dizuegu. Hau da harrera guneak izango duen ordutegia:

SARRERA ORDUAK :
08:55-09:30
14:25-14:40

 

IRTEERA ORDUAK:

11:55-12:30
16:25-16:40

Zuen gustukoa izango delakoan!