MENDI IRTEERA

Morkaikotik, abenduak 15erako Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Urnobitza. Oraingoan Elgoibarren bertan  geldituko gara.

Inguruko pinu gehienak bota ostean, bista ederrak dituen mendia da Urnobitza. Aldapa haundirik gabea eta edozeinentzat igande goiz pasa eder bat egiteko plan paregabea.

Askorentzat ezezaguna den Elgoibarko txoko berezi bat ezagutzeko aukera.

Autoz Madarixa auzora joango gara. Handik Urnobitza aldera joko dugu.

Eguraldia eta batzen garen taldearen arabera ibilbidea desberdina izango da.

Haserako asmoa zeharkaldi bat egitea da. Urnobitzatik Madarixara itzuli beharrean, Lizundia aldetik Arriagara  edo San Antolinera jeistea.

Luzera:+/- 10 Km

Desnibela: +200/-700m

Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

 

MORKAIKO ME