EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA 2019

 

Abenduaren 3an, urtero bezala, euskararen eguna ospatu dugu. Horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte ikastolako DBH4-ko ikasleek. Egunari hasiera emateko, irakasleek kamiseta batzuk banatu dizkigute, eta horien leloa lehiaketa bidez aukeratu da azken urteetan bezala. “Jardun eta jardun denona egin daigun!” izan da aurtengo irabazlea, beraz, gure kamisetetako esaldia. 

Ikasle guztiok kamisetak jantzita izan ditugunean, Argitxori ongi-etorria behar bezala emateko erdiko-aretoa prestatzen ibili dira euskerako arduradunak. Mahaiak eta aulkiak mugitu dituzte alde batera, kartelak ipini dituzte eta pankarta erraldoi bat ere!

Goizeko 09:20 inguruan, Argitxok magiaz betetako antzerki berezi bat eskaini die HH-ko haurrei. Lehengo 4 eta 5 urtekoen txanda izan da, eta ondoren 2 eta 3 urtekoek izan dute aukera antzerkiaz gozatu eta disfrutatzeko.  

Horren ondoren, ekitaldi nagusia hasi da, ikastolako ikasle guztiak erdiko aretoan bildu gara eta DBH4-ko ikasleek antzerki bat egin dute HH-ko ikasleen laguntzarekin. Ondoren,

Itziar Ulaziak pregoia irakurri du. Berari egindako elkarrizketa eskuragarri izango duzue.

 

Jarraian, emanaldiari bukaera emateko, Argitxo etorri da eta euskararekin zerikusia duten hainbat abesti abestu ditugu denon artean: beitxu-beitxu, Euskal Herrian euskaraz, euskararen txantxangorria…

 

Goiza bukatzeko, LH-ko ikasleek jolas batzuk egin dituzte DBH4-koen laguntzaz. DBH-ko gainerako ikasleak, berriz, pelikula bat ikustera joan dira. Hona hemen jolas horien argazki batzuk:

Arratsaldean egun berezi hau ospatzen jarraitu dugu: lehengo kanpoko pistetara irten gera ikasle eta irakasle guztiak eta ene kantak taldearen “gora euskara” abestiaren koreografia dantzatu dugu eta, amaitzeko, urtero-urtero egiten den bezala, Argitxok prestatutako txokolatada goxoa hartu dugu talde txikitan.


Urtebete gehiagoz, euskararekin gozatzeko aukera izan dugu eta egun ahaztezin bat igaro dugu.

 

Ikastolaren izenean, euskaraz bizitzera gonbidatzen zaituztegu!