IRTEERA MIKOLOGIKOA

Igande honetan, Urriak 20, 2019-2020 sasoiko bigarren haur irteera izango da. Oraingoan ez dugu ohiko mendi irteera bat izango. Irteera Mikologikoa  egingo dugu.

Azken urteetan bezala, aurten ere irteera Karakate Elkarte Mikologikoarekin elkarlanean antolatu dugu. Irteera hau Karakate Elkarteak antolatu duen 44. Jardunaldi mikologikoen barnean sartzen da.

Txango honen helburua perretxikoen mundua ezagutu eta errespetatzen ikastea da. Perretxikoek guk usten dugun baina garrantzi haundiagoa dute  gure mendien ekosisteman.

Mendi irteera  printzipioz Aittola inguruan burutuko dugu. Baina elkartze puntua beti bezala 9:30etan Mintxetako aparkalekua izango da. Handik autoz Aittola aldera abiatuko gara.

Helburua ez da ahal diren perretxiko gehien batzea. Helburua perretxiko mota desberdinen ale bakan batzuek batu eta  gero, beraiek aztertzea da.

Horregatik, telazko poltsak edo saskitxo bat ekartzea gomendatzen da.

Irteera 9:30 etan Mintxetako aparkalekua.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. 

Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldi alerta edo abisurik balego, irteeera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!