SEASKAKO EGUTEGIAK SALGAI

Urtero bezala, Seaskak bere egutegiak argitaratu ditu Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko. Aurtengo egutegiaren orriak, GALDER IZAGIRRE artistak bere argazkiekin apaindu ditu. Euskal Herri guzian saltzen diren egutegiekin Seaskako ikastolen egoera ekonomikoaren gora-beherei aurre egin diezaiekete. Beraz, laguntzeko prest baldin bazaudete, egutegiak erosi!!