MENDI IRTEERA

MENDI IRTEERA

Irailaren 29an mendi-irteera izan genuen: Elosu-Polpol-Irukurutzeta. 39 haur eta beste horrenbeste nagusi, autoak Elosun utzi eta Elosumendira abiatu ginen. Ondoren, Pol Pol aldera jo genuen. Polpoleko iturrian indar berritu ondoren, Irukurutzetarako bidea hartu zuten. Beste batzuek ordea, atzera Elosurako bueltako bidea hartu zuten. Irukurutzetara joan zirenak ez ziren batere damutu aldapa piskat gehiago igo izanaz. Primerako panoramaz gozatzeko aukera izan zuten eguzkipean. Igande goiz pasa eder bat pasa genuen  denok.

Datorren irteera, azken urteetan ohikoa denez, Irteera Mikologikoa izango da. Eguraldi eta perretxikoen arabera erabakiko dugu nora joan.

 

 

Etiketak: