BEKAK 2019-20

BEKAK 2019-20

IKASTURTERAKO LAGUNTZAK

Hezkuntza sailak, bekak eskatzeko 3 modu eskaintzen ditu:

Eskaera epea:  Irailaren 30etik urriaren 29ra

BALDINTZA  EKONOMIKOAK:

Eskatzaileen 2018ko FAMILI ERRENTA Garbiak (Zerga Oinarri Orokorra + Aurrezkiaren zerga Oinarria – Kuota Likidoa + PEFZen menpean ez dauden diru sarrerak edo salbuetsiak direnak), ez ditu modulu hauek gainditu behar:

 

HH 1.ZIKLOA

HH

LH - DBH

JANGELA

 

HH 0-1 eta 2 urte

HH 3-4 eta 5 urte

 

2 Kideko familiak

13.350 €

17.377 €

25.308 €

17.377 €

 

3 Kideko familiak

17.567 €

22.820 €

34.352 €

22.820 €

 

4 Kideko familiak

20.201 €

27.069 €

40.796 €

27.069 €

 

5 Kideko familiak

23.232 €

30.717 €

45.598 €

30.717 €

 

6 Kideko familiak

26.717 €

34.241 €

49.224 €

34.241 €

 

ONDARE BALDINTZAK:

Gainditu behar ez diren kopuruak:

  • Hiri finkak: 42.900€ (ohiko etxebizitza salbu).
  • Landa finkak: 13.130€ familiaren kide konputagarri bakoitzeko.
  • Balore higigarriak: 1.700€ etekinen muga.
  • Jarduera ekonomikoak: 155.500€ arteko fakturazio bolumena

APLIKA DAIZTEZKEEN KENKARIAK:

  • Familiaren errenta garbiaren %10a honako kasu hauetan:
  • Eskatzailea guraso bakarreko familia batean seme edo alaba denean diru iturri bakarra besteren konturako lana edo bere kasuan jasotako pentsioak izatekotan.
  • Eskatzailea umezurtz denean eta umezurtz pentsioa diru iturri bakarra denean, edo beste familia unitate baten menpe dagoenean.
  • Sarreraren %50a, kenkari hau kide kontagarri guztiei aplika dakieke, familia buruari eta bere ezkontideari izan ezik. 
  • 525€ etxe berean bizi den seme-alabako, eskatzailea barne, maila orokorreko familia ugaria denean; eta 800€ maila berezikoa denean.
  • 1.811€ legez aitortutako ezintasuna duen kide konputagarri bakoitzeko, kenkari hau 2.881€ izango da ezintasuna %65koa edo gehiagokoa bada, eta 4.000€ eskatzaileak %33 eta 65 bitarteko ezintasuna izanik mugikortasun murriztuko gabezi egoeran dagoenean edo 65eko edo gehiagoko ezintasuna duenean.
  • 1.176€ unibertsitate-ikasketak egiten ari den eta etxetik kanpora bizi den seme-alabako.

Agiri bidez egiaztatu ezean, ez dira kontuan hartuko egoera horiek.

KOPURU HAUETATIK PASATZEN ZARETENOK, EZ ESKATU MESEDEZ.

 

HIZKUNTZA IKASTAROAK ATZERRIAN (2020 UDA) – BEKAK

Atzerrian frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko bekak 2020ko udan, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. (EHAA 2019ko irailaren 25eko agindua)

Honako baldintzak bete beharko dira:

  • Aurreko ikasturtean 7 puntuko gutxieneko nota lortu behar da eskatutako hizkuntzan/hizkuntzatan, eta 16 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu behar da aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Eskatzen den plazari dagokion edo dagozkion hizkuntzak ikasiak izan behar ditu eskaera dataren aurreko bi urteetan.
  • Epe-barruan egin behar du plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena.
  • Aurreko urteetan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazetan, zehazki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deitutakoetan parte hartu ez izana.

Parte hartzeko eskaera.

Hezkuntza sailak, bekak eskatzeko 3 modu eskaintzen ditu:

  • Telematikoa (sinadura elektronikoa erabiliz)

http://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastaroak-atzerrian-uda/web01-a3helebi/eu/

  • On-line 

http://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastaroak-atzerrian-uda/web01-a3helebi/eu/

  • Inprimatu egin behar da eskaera eta bulegora ekarri.
  • Ikastolako bulegoan (8:30 – 17:00) 

Prestazio ekonomikoa

Deitutako plazak baliatzeko eskubideak zera dakar: plazari dagokion ekarpen ekonomikoa egin beharra:

  • 170 euro (2018-19 ikasturtean beka jaso duten ikasleak)
  • 680 euro (bekarik jaso ez duten ikasleak)

Eskaera epea: 2019ko irailaren 26tik urriaren 25era, biak barne (idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen).

 

 

 

Etiketak: