MENDI IRTEERA

MENDI IRTEERA

Otsailaren 17rako Morkaikotik, Herri Eskolako eta Ikastolako guraso elkarteekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Arno.

Gure mendi ibilbidea Kalbario ondoan dagoen Izarbide aterpetxearen aparkalekutik hasiko da. Autoak bertan utzi ondoren, Arno aldera joko dugu. Apaingo lepoa pasa ondoren, artadi artean, 1948an Morkaikok egin zuen  aterpetxera helduko gara. Handik zuzenean Arno mendia igoko dugu. Arnotik, itsasaldeko bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Hamaiketakoarekin indarberritu ondoren, atzera Kalbariora itzuliko gara. Bazkal ordurako etxera itzuliko gara.

Informazioa:

Luzera:+/- 7 Km

Desnibela: +/- 400 m

Irteera: 9:30 Mintxetako aparkalekutik.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezin izango dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzake. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu!

 

Etiketak: