ESPAZIO BERRIAK

ESPAZIO BERRIAK

Azken urteotako berrikuntza lanekin jarraituz, ikasturte honetan bi espazio berri estreinatu ditugu. Jangela berriarekin hasi genuen aurreko ikasturtea, eta aurtengoa,  HH1 eta HH2ko haurrentzako erabilpen anitzeko gela berria ireki dugu. Bertan, adin hauetakoek, bazkariaz gain, jarduera desberdinak egin ahal izango dituzte. Beraientzat egokitutako espazio lasaia eta argitsua eraiki da. Bertako materiala, adin honetako haurrentzat egokitua da, mahai eta aulkiak, bazkaltzeko tresneria…, dena ikaslearen autonomia garatzen laguntzeko helburuarekin diseinatua.

Egokitu den bigarrengo espazioa, frontoi ondoko kanpoko pistetan kokatzen da. Motrizitatea, indarra, oreka… garatzea garrantzi handia du haurrentzat. Gainera, jarduera fisikoa egiteak, mesede egiten dio osasunari eta honetaz kontziente gara ikastolan. Hori horrela, hainbat baliabide jarri ditugu mugikortasun aktiboa sustatzeko: Ezarri den txirristada berritik jaitsi ahal izateko soken bitartez eskalatzea beharrezkoa da eta mugikortasuna bultzatzen du.

Poliki-poliki espazio honetan ikaslearen mugimendua sustatuko duten elementu desberdinak  jartzen joango gara.

http://aldizkaria.ikastola.net/node/988

        

     

Etiketak: