HIZKUNTZA IKASTAROAK

HIZKUNTZA IKASTAROAK ATZERRIAN (2019 UDA) – BEKAK

Atzerrian frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko bekak 2018ko udan, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. (EHAA 2018ko urriaren 31ko agindua)

Honako baldintzak bete beharko dira:

  • Aurreko ikasturtean 7 puntuko gutxieneko nota lortu behar da eskatutako hizkuntzan/hizkuntzatan, eta 16 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu behar da aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Eskatzen den plazari dagokion edo dagozkion hizkuntzak ikasiak izan behar ditu eskaera dataren aurreko bi urteetan.
  • Epe-barruan egin behar du plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena.
  • Aurreko urteetan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazetan, zehazki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deitutakoetan parte hartu ez izana.

Parte hartzeko eskaera:

Hezkuntza sailak, bekak eskatzeko 3 modu eskaintzen ditu:

Prestazio ekonomikoa:

Deitutako plazak baliatzeko eskubideak zera dakar: plazari dagokion ekarpen ekonomikoa egin beharra:

  • 170 euro (2017-18 ikasturtean beka jaso duten ikasleak)
  • 680 euro (bekarik jaso ez duten ikasleak)

Eskaera epea: 2018ko azaroaren 16tik abenduaren 17ra arte (idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen).

Etiketak: