MENDI IRTEERA

MENDI IRTEERA

Azaroak 18rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Intxorta. Oraingoan Elgeta aldera  joango gara. Mendi ibilbidea Elgetatik hurbil dagoen San Asensio gaineko aparkalekutik abiatuko da. Bertatik, lasai-lasai, Intxorta aldera joko dugu. Intxortan, guda zibilean borroka gogorrak egon ziren. Bidean zehar lubaki, trintxera eta gerra babes ugari  ikusiko ditugu. Pinadi eta pagadi artean doan bideak Intxorta gainean utziko gaitu. Intxortak Bizkaia eta Gipuzkoako  bista ederrak ditu. Benetan, eguraldiak lagun, bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Indar berritu ondoren, San Asensiora bueltako gara bazkaltzera etxera bueltatzeko.

Luzera:+/- 5Km

Desnibela: +/- 300 m

Irteera: 9:30 .Mintxetako aparkalekuan.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen-ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela. Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ezkero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!

Etiketak: