ANIZTASUNETIK ERAIKIZ

ANIZTASUNETIK ERAIKIZ

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 70 urte betetzen ditu 2018an. Deklarazio honek pertsona guztien berdintasuna goraipatzen du. Gure mundu modernoan hainbat hobekuntza izan dira pertsona guztien berdintasunaren alde, esparru ugaritan: legerian, gizartean eta ekonomian. Hala ere, badira gure lurraldean ere, pertsonen duintasunaren kontrako jarrerak. Horrela gertatzen da pertsona hainbat arrazoirengatik diskriminatzen dugunean: jatorria, etnia, kultura, erlijioa, genero identitatea edo sexu orientazioa, ideologia, hizkuntza edo gaitasunak, adibidez.

Nola eraiki orduan giza eskubideetan oinarrituta eta kohesio soziala helburu duen Gipuzkoa berdinago eta bazterkeriarik gabekoa?

Diskriminazo egoera horiek ezagutzeko biderik egokiena, diskriminazio egoera horiek jasaten dituzten pertsonen ahotik entzutea da. Horregatik, urriaren 19an bi testigantza entzuteko aukera izan zuten DBH 4. mailako ikasleek. Alde batetik, Tarana Karim-en bizipenak entzuteko aukera izan zuten. Tarana (Azerbaijan) musulmana da eta 16 urte daramatza Tolosaldean bizitzen. Bestetik, German Urteagaren bizipenak entzun zituzten. German mutil transgeneroa da. Saioa interesgarria izan zen bertan geunden ikasle eta irakasleontzat eta guztiok baloratu genuen modu positiboan bertan entzun eta esandakoak. “Aniztasunetik eraikiz” proposamena DBH4-ko ikasleekin lantzeko pentsatua dago. Giza eskubideak oinarritzat hartuta gure inguruko aniztasunera gerturatuko gara, bertan ematen diren diskriminazio egoerak identifikatu eta horien aurrean begiak itxi beharrean eraldaketarako proposamenak landu.
Eta “Aniztasunetik eraikiz” proposamenaren bidez, besteak beste, ikastetxeetara ere heldu nahi du. Gipuzkoa osoan 10 ikastetxek izango dute aukera Gipuzkoako Foru Aldundian martxan jarri duen programan parte-hartzeko. 10 hauetatik, Elgoibar Ikastola aurkitzen da.

Albiste guztia: gipuzkoa.hitza.eus

    

Etiketak: