ERRIGORA

ERRIGORA: Bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoa

Iazko esperientzian oinarrituta, jada ekin dio ERRIGORA ekimenak bertako nekazaritzari eta euskarari bultzada emateko egitasmoari. Proiektu honen bitartez, bultzada ematen zaio euskarak irauteko eta garatzeko arazoak dituen lurraldeetako hainbat ekimeni; eta, horretarako, nekazariek ekoitzitako produktuak erosiz lortutako irabaziak erabiltzen dira.

ERRIGORA ekimenak auzolanean, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza indartzea du asmo; horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean, “zona no vascófona” delakoan kokatutako euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA ZURI ESKER, 5 URTE EUSKARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen arteko elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.

50€-ren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoitziak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: jasotako diruaren %25 euskarari bideratuko zaio herritar askoren borondatezko lanari esker.

Aurtengo kanpainan plazaratuko dugun proposamena honakoa da: Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizazioan ekarpen estrategikoa egitea.

Aurten ere bi kutxa ixango dira aukeran: ZURIA eta BELTZA. Bakoitza 50€ren truke. Beltza Errigoraren hastapenetakoaren harira, Zuria berrikuntzak biltzen dituena.

Informazio gehiago: https://www.errigora.eus/

Etiketak: