KiVa EGUNA

KiVa EGUNA

Urriaren 5ean,  18-19 ikasturteari dagokion KiVa eguna ospatu genuen. Geletan KiVa ikastola batean egoteak zer suposatzen duen birgogoratu genuen: guztiok inplikatuta gaudela jazarpenaren aurkako borrokan, ikastola honetan ez dugula bullying-a onartzen, etab.

Horretarako Aurreko astean zehar DBH1 eta DBH3ko ikasleek mural bat egin zuten jazarpenaren aurkako leloak idatziz bertan. Ostiralean, Kiva egunean, LH-ko ikasleek muralak apaindu zituzten.

Ikasturte honetan, urtarriletik aurrera,  KiVa saioak DBH2 eta DBH3 mailetan ere landuko dira. LH6 et DBH1 mailakoek berriz proiektu bidez egingo dute lan. Horrela Elgoibar Ikastolako ikasleek Kiva programaren jazarpenaren aurkako ideia nagusiena barneratzen joango dira: “jazarpena elkar geldiaraz dezagun!”.

 Argazkiak ikusgai.

 

Etiketak: