EUSKARALDIA, EMAN IZENA!

EUSKARALDIA, EMAN IZENA!

Bi baldintza bete behar dira Euskaraldian parte hartzeko: euskaraz berba egiten jakitea edo euskara ulertzea eta 16 urtez gora izatea. Parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute.

Elgoibartarren kasuan, lau bide daude izena emateko:

1.- Idatziz: elgoibar@euskaraldia.eus

2.- Telefonoz: 943 741 626

3.- On-line: izenematea.euskaraldia.eus

4.- Euskaraldiaren lokalean. Atzo zabaldu zuten eta ondorengo ordutegia izango du: Iraila eta urrian, astelehenetik barixakura egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara. Eta, azaroan, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute aste barruan, eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.

Bi rol aukeran: Bakoitzak bere inguruan edota bere ohiko harreman-sareetan jarriko du martxan ariketa hau: familian, lagunartean, lanean, eskolan, herriko dendetan... Izena ematen duten denek txapa edo ikur bana eramango dute paparrean ariketak irauten duen 11 egunetan: ahobizi edo belarripresti dagokiona.

Ahobizi: Euskaraz egingo die ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin egingo du euskaraz. Ezagutzen ez dituenekin lehen berba euskaraz egingo du beti, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerako denak ere bai.

Belarriprest: Euskaraz dakiten guztiei euskaraz egiteko eskatuko die. Euskara ulertzen duela adieraziko die besteei eta berarekin euskaraz berba egin dezatela eskatu. Berak, bere ahalen arabera erantzungo die, euskaraz, erdaraz nahiz bietara.

Etiketak: