ELKARTRUKEA

ELKARTRUKEA

Ekainaren 29an eman zaio hasiera DBH 3. mailako elkartrukeari. Elgoibar Ikastolak 1996. urteaz geroztik Liverpoolen kokatzen den Litherland High Schoolekin duen harremanetik sortutako egitasmoa da. Taldean burutzen den ekintza bada ere, helburu nagusia ingeles familia batekin elkartrukea egitea da. Familien-ikasleen arteko erlazioarekin jarraituz, udan edo beste oporraldi batzuetan elkar ikusten dira. Elkartrukea, urte askotan, DBH4ko ikasleentzat izan bada ere, 2013/14. ikasturtetik aurrera DBH 3ko ikasleentzat den jardun bat da. Lehenengo urtean, 1996an hain zuzen, aste beteko 2 txanda egin ziren, beste aukerarik ez baitzegoen. Gaur egun, DBH 3ko 12 ikaslek gozatu ahal duten ekimena da.

Argazkiak ikusgai

Etiketak: