KAXUBIARRAK IKASTOLAN

KAXUBIARRAK IKASTOLAN

Bisita berezia izan dugu ikastolan. Garabide Elkartearen laguntzarekin Poloniako  "Naja Szkola" eskolako Anna Kościukiewicz-Jabłońska eta Artur Jablonsczi ordezkariak izan ditugu.

Garabide Elkartea hizkuntza gutxituen biziberritze-prozesuak bultzatzen lan egiten duen GKE bat da, eta, beste hizkuntza batzuen artean, Poloniako kaxubiarrekin ari dira lanean, kaxubiera bertako hizkuntza gutxitu bat baita. Kaxubiarrek 2017ko irailean ireki dute euren lehen eskola "Naja Szkola", hau da, euren hizkuntzan ikasteko lehen eskola. "Google classroom" plataforma erabiltzen dute eskola horretan, eta 2016. urtean guk Bruselan parte hartu genuenez, “Chromebook Research  & Professional Development Programme” egitasmoan, horren bitartez aurkitu dute Elgoibar Ikastola eta guk IKT-een ezarpenean egindako ibilbidea. Hori horrela izanda, ikastolan izan dira gure lan egiteko moldeak aztertzen. Kaxubiarren esanetan beraien dimentsioak bestelakoak badira ere, plataforma berdinak erabiltzen ditugunez, elkartrukatzeko asko genuela uste dute, eta, noski, hala izan da. Beraien hitzetan esperientzia oso aberasgarria izan da, beraien txikitasunetik, horrelako proiektu handia arrakastaz martxan dagoela ikustea, ez direla ero batzuk edo, hau badago ortzimugan, zoragarriki ero daudela!

 

http://www.garabide.eus/euskara/albisteak/guk-ez-dauzkagu-50-urte-gure-hizkuntza-biziberritzeko

 

 

Etiketak: