EUSKAL CONFINT

EUSKAL CONFINT

Maiatzaren 10ean Euskal Confint 2018 ospatu zen Busturian eta bertan izan ziren ikastolako IRAES taldeko 4 ordezkari:Eider Caro, Naroa Alonso, Nahia Carrillo eta Joane Kapanaga. Klima aldaketaren gaia landu eta lagun berriak egiteko aukera izan zuten, beraiekin gure ikastolan landutakoa eta izandako esperientziak partekatu eta hainbat lan gauzatzearekin batera.

Gainera, Uxua Lopez entzun eta elkarrizketatzeko aukera ere izan zuten. Klima aldaketaren gaia ikertu eta genero berdintasunaren aldeko apustua egiteko Antartikara espedizioa egin zuen neska Tafallarra da Uxua.

Informazio gehiago Agenda 21eko blog-ean.

Etiketak: