EMAN AURPEGIXA EUSKARAREN ALDE

EMAN AURPEGIXA EUSKARAREN ALDE, JARRI AURPEGIA EUSKARARI

Ikastolako gurasoen euskara taldeak sentsibilizazio kanpaina berria jarri nahi du martxan. Gurasoei zuzendutako kanpaina da, gurasoen artean euskararen aldeko konpromisoa bultzatzeko hain zuzen ere. Oraingoan, Euskararen alde aurpegia ematea da erronka. Horretarako, selfie bat ateratzea eskatzen dizuegu, ondoren parte hartzaile guztien argazkiekin mosaiko erraldoia osatzeko. Euskararen aldeko jarrera eta euskaraz gehiago egiteko konpromisoa hartzen duten gurasoen aurpegiekin osatu nahi dugu mosaikoa, komunitate handia osatzen dugula adierazteko. Egitasmo honetan parte hartu nahi duzuen gurasook, argazkia atera eta ondoko helbidera emanaurpegixa@gmail.com bidaltzeko eskatzen dizuegu  apirilaren 15etik maiatzaren 15era biak barne. Besterik gabe, animatu parte hartzera eta eman aurpegixa euskararen alde!

 

Etiketak: