AUBIXAKO EGONALDIA

AUBIXAKO EGONALDIA

Aurten ere, LH 1, 2, 3 eta 4ko ikasleek Aubixako barnetegira joateko aukera izango dute. 

Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira:

  1. Txanda: ekainaren 20ko eguerdian  hasi, asteazkena, eta ekainaren 22ko arratsaldera arte, ostirala.
  1. Txanda: ekainaren 25ko goizean hasi, astelehena, eta ekainaren 27ko eguerdira arte, asteazkena.
  2. Txanda: ekainaren 27ko eguerdian hasi, asteazkena, eta ekainaren 29 arratsaldera arte, ostirala.
  3. Txanda: uztailaren 2 goizean hasi, astelehena, eta uztailaren 4eko eguerdira arte, ostirala.

Aubixako egonaldiarekin haur bakoitzaren autonomian aurrera egitea eta euskararen ahozkotasuna indartzea lortu nahi da.

Txanda bakoitzean gehienez 40 ikaslek joateko aukera izango dute. Irizpide hauek kontuan izanik antolatuko dira txandak:

  • Hasiera batean txanda bakoitza maila bakoitzeko ikasleentzat zuzendua egongo da, beti ere, 160ko kopurua gainditzen ez bada eta maila bakoitzean 40ko kopurua gainditzen ez bada.
  • Mailaren batek 40ko kopurua gainditzen duenean:
    • Ahalik eta ikasle gehien joateko asmoz, taldeak nahastatu egingo lirateke.
  • 160ko kopurua gaindituko balitz:
    • Lehentasuna gazteenek izango dute, nagusiek beste entitate batzuk antolatutako udalekuak baitituzte.
    • Nagusienen artean, izena eman dutenekin zozketa egingo litzateke. Zozketa hau, maila horretako guraso arduradunek egin beharko lukete.

Interesatuok bete orriaren (edo galdetegia bete) oina eta ikastolara martxoaren 22rako ekarri (bakoitzak bere tutoreari). Epez kanpo izen eman nahi duenak ez du aukerarik izango. Prezioa 80 € izango da (gutxi gorabehera), %50a hurrengo kuotan kobratuko da aurrerapen gisa eta behin izena ematean lehenengo kuota hau ez da itzuliko.

 

Etiketak: