MENDI IRTEERA

MENDI IRTEERA

Abenduare 3an, haurren mendi irteera izan genuen: Elgoibartik Soraluzera. Eguna hotz esnatu zitzaigun, baina aterri.  Karakateko magalak ostiralean eroritako elurrarekin zuri zeuden.

Kalegoen Plazatik 20 haur eta beste horrenbeste nagusi Plaentxi aldera abiatu ginen. Ibilbide lasai eta ederra burutu genuen. Gainera, elurrarekin kriston gozatua hartzeko aukera izan genuen. 12:00etarako Soraluzen ginen. Autobusa hartu eta Kalegoen Plazan  Euskarak 365  Egun taldeak antolatutako ekitaldia hasi aurretik bueltan geunden.

Datorren irteera urtarrilak 21ean izango da: Irteera Geologikoa. Baina aurretik abenduaren 16an Elgoibarren dagoen Fosil eta Mineralen museoa bisitatzeko aukera izango dugu.

 

Etiketak: