MENDI IRTEERA

MENDI IRTEERA

Abenduak 3rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Elgoibartik-Soraluzera. Oraingoan ere ez gara urrutira joango.Elgoibartik abiatuko gara oinez. Ibilaldia Elgoibar eta Soraluze lotzen dituen bide zaharretik burutuko dugu. Karakate eta Maltzaga aldeko paraje berezietatik ibiliko gara. Ez da ibilbide zaila, aldapa haundirik gabea. Igande goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea. Buelta berriz, autobus urbanoan egingo dugu. 12:40an autobusa hartuko dugu. Horrela, Elgoibarko 365 Egun Taldeak abenduaren 3an 13:00etan, Kalegoen Plazan antolatu duen ekintzara joateko aukera izango dugu. 

Elgoibar

Luzera:+/- 7 Km

Desnibela: +/- 250 m

Irteera: 9:30 Kalegoen Plazan

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!

Etiketak: