SEASKAKO EGUTEGIA

SEASKAKO EGUTEGIA

Iparraldeko ikastolek urtero kaleratzen duten Seaskako egutegia ikastolako bulegoan egongo dira eskuragarri, 4€tan. Jasoko den dirua Iparraldeko eta Nafarroako ikastolentzat izango da.

GURASO TALDE BATEK SORTUA

Seaskaren historian jazotako gertakari gehienak bezala, hau ere guraso talde baten eskutik etorri zen, 70eko hamarkadaren amaieran. Diru iturri berriak bilatzeko, burua astindu beharra dago, eta horretan adituak bilakatu dira Iparraldeko ikastoletako gurasoak urte hauetan guztietan. Hastapenean, egunak baino ez zeuden idatzita egutegian, baina 1982an izenak gehitu zituzten, eta gaur egun ezagutzen duguna bilakatu zen. Paris aldean ikusi omen zuen guraso batek eta gauza bera egitea proposatu zuen. Santutegien egutegiak saltzen ziren jada, baina gizartea euskalduntzea zuten xede.

Ikastola bakoitzak saltzen dituen egutegien dirua jasotzen du. Irabaziak ikastolaren funtzionamendurako izan dira beti, fakturak eta eguneroko bizitza segurtatzeko. Hasieran, 200 familia inguru baino ez ziren eta 2.000 ale egin ziren. Egun, ordea, 50.000 inprimatzen dira. Gehienak Iparraldean, baina baita Hegoaldeko hainbat lekutan ere, besteak beste, Durangoko Azokan, Elkar dendetan eta zenbait ikastolatan.

Etiketak: