IRTEERA MIKOLOGIKOA

IRTEERA MIKOLOGIKOA 

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere irteera mikologikoa antolatu dugu. Azaroaren 5ean perretxikoen mundua ezagutzeko aukera izango dugu.

Karakate Elkarte Mikologikoarekin elkarlanean, mendi irteera bat antolatu dugu. Irteera hau Karakate Elkarteak  antolatu duen 43. Jardunaldi mikologikoen barnean sartzen da.

Txango honen helburua perretxikoen mundua ezagutu eta errespetatzen ikastea da. Perretxikoek guk usten dugun baina garrantzi haundiagoa dute  gure mendien ekosisteman.

Mendi irteera  Karakateko magaletan burutuko da. Helburua ez da ahal diren perretxiko gehien batzea. Helburua perretxiko mota desberdinen ale bakar batzuek batu eta  gero, hauek aztertzea da. Horregatik, telazko poltsak edo saskitxo bat ekartzea gomendatzen da.

Irteera 9:30 etan Kalegoen plazan izango da.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!

Etiketak: