FIE

FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”)

Irailaren 11tik 22ra bitartean, LH 5. mailako ikasleek FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”) ingeles-murgiltzea izango dute.

Elgoibar Ikastolak kalitatezko hezkuntza eskaintzea du  ildo nagusietakoa. Hori horrela izanik, LH5. mailako ikasleentzat zuzendua dagoen FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”) proiektu berritzailea martxan jarri genuen 12-13 ikasturtean.

Ingeles irakaskuntzan 5. mailan metodología-aldaketa nabarmena gertatzen da: ipuinak lantzetik proiektuekin lan egitera pasatzen baita. Hori dela eta, ingeles-murgilketarako oso garai egokia iruditzen zaigu. Horretarako, kurtso osoan erabiliko duten metodologia eta material berarekin jardungo dute (“Explorers 1”). Beraz, irailaren 11tik 22ra ingelesa  izango dute ikasgai bakar bezala “Explorers 1” programaren bitartez.

Goizez arituko diren bi aste hauetan, jatorriz natiboak diren ingeles -irakasleak arituko dira zuen seme-alabekin material hau jorratzen. Horrenbestez, gainerako ikasgaietan tutoreekin eta irakasleekin irailaren 25etik aurrera  jarraituko dute lanean.

Proiektu honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

-Ikasleak hamabostaldi honetan ingelesez arituko dira jardunaldi osoan zehar.

-Ordu-kopurua ikasturteko bi hiruhilabeteetan ematen den ordu-kopuruaren antzerakoa da.

-Esperientziek eta ikerketek erakutsitakoaren arabera, hizkuntzak ikasteko, beharrezkoa da saio intentsiboak burutzea.

-Eskaintzen den murgilketa, bereizketarik egin gabe LH5eko ikasle guztientzat da.

Etiketak: